Nosferatu
Nosferatu aipatzean, ez naiz F.W. Murnauk, 1922an, egin zuen filmaz ari. Nosferatu esaten dudanean, Donostiako udalak, konkretuki Kultura sailak, antolatzen dituen zinema zikloez ari naiz. Orain dela 3 aste hasi zen azkena, eta “Iparramerikako Indarkeriaren Belaunaldia” jorratzen du gai bezala. 19 film emanaldi izango dira: asteazkenero bat, 20:15ean
Robert Aldrich, Richard Brooks, Richard Fleischer, Samuel Fuller, Antony Mann, Nicholas Ray eta Don Siegel zinemagileak, 50 eta 60. hamarkadetako indarkeriaren testigantza guganaino ekarri digutenak dira. Eta hauen filmak dira zikloak eskaintzen dituenak, salneurri oso onean. 40€, 19 filmegatik (2,10€ filma bakoitza). Alternatiba kultural oso egokia!
Aipatzekoa da ere, filma hauek bertsio originalean eskaintzen direla, azpitituluekin, eta 19 filmetatik 5ek, euskarazko azpitituluak dituztela. Hau oso ekintza interesgarri iruditzen zait. Hots, euskarazko bikoizketa onak egitea oraindik zaila egiten zaigunean, euskaraz azpititulatutako filmen eskaintza izugarrizko aurrerapauso bat da euskal mundurako, euskara arlo berrietan, euskarri berrietan ageri delako (gogoratu behar da ahala ere, Zinemaldiak eta Beldurrezko Asteak ere, urte batzuetatik hona, azpititulatutako filmak eskaintzen dituztela).Hauek dira eskainitako filmen fitxa laburrak, euskaraz azpititulatutakoak letra etzanaz ageri dira:
Azaroak 8: Colorado Jim (The Naked Spur, 1953). Anthony Mann. EE UU. 94 min. Azaroak 15: Impulso criminal (Compulsion, 1959). Richard Fleischer. EE UU. 103 min.
Azaroak 22: Chicago, año 30 (Party Girl, 1958). Nicholas Ray. EEUU. 98 min.
Azaroak 29: Laramieko gizona (The Man from Laramie, 1955). Anthony Mann. EE UU. 104 min. euskaraz
Abenduak 13: On Dangerous Ground (1951). Nicholas Ray. EE UU. 82 min.
Abenduak 20: The Narrow Margin. (1951). Richard Fleischer. EE UU. 71 min.
Abenduak 27:They Live by Night. (1947). Nicholas Ray. EE UU. 95 min.
Urtarrilak 3: Madigan (Madigan, 1968). Donald Siegel. EE UU. 101 min. euskaraz
Urtarrilak 10: Semilla de maldad (The Blackboard Jungle, 1955). Richard Brooks. EEUU. 101 min.
Urtarrilak 17: Harry zikina (Dirty Harry, 1971). Donald Siegel. EEUU. 102 min. euskaraz
Urtarrilak 24: El hombre del Oeste (Man of the West, 1958). Anthony Mann. EEUU. 100 min.
Urtarrilak 31: Baby Face Nelson (1957). Donald Siegel. EEUU. 85 min
Otsailak 7: Deadline USA (1952). Richard Brooks. EE UU. 87 min.
Otsailak 14: Iparraldeko enperadorea (Emperor of the North, 1973). Robert Aldrich. EE UU. 120 min. euskaraz
Otsailak 21: Una luz en el hampa (The Naked Kiss, 1964). Sam Fuller. EEUU. 93 min.
Otsailak 28: La muchacha del trapecio rojo (The Girl in the Red Velvet Swing, 1955). Richard Fleischer. EE UU. 109 min.
Martxoak 7: Korridore erogarria (Shock Corridor, 1963). Sam Fuller. EE UU. 101 min. Euskera.
Martxoak 14: A sangre fría (In Cold Blood, 1967). Richard Brooks. EE UU. 133 min.
Martxoak 28: Manos peligrosas (Pickup on South Street, 1953). Sam Fuller. EE UU. 80 min.

ba gauekoargiarengatik izan ez balitz, nik honen berririk ez. Ez nintzen gogoratzen zikloaren hasieraz… Eskerrik asko!!