Ruper Ordorika Memoriaren Mapan

Memoriaren Mapan

Iritsi da eguna. Egun paregabea, non Ruper Ordorikak bere azken diska kaleratu duen: Memoriaren Mapan. Diska aukustikoa eskaintzen digu oraingoan Oñatiar honek, abestien lyrics-ak Joseba Sarrionaindiaren poemak direlarik.

Diska berri honekin, Gipuzkoarrak, bere oinarrietara itzultzen da rocka alde batera utziz eta, berriro ere, musika akustikoa besarkatuz. Bere lehen diskoetako estilora itzultzen da, euskal kantautoreak definitzen dituen folklorismo horretara.

New Yorkera itzuli da Ordorika, uda eta udazkenean disko hau grabatzeko. Kolaboratzaileei buruz, paregabeak izan direla azpimarratu behar da: Fernando Saunders (baxua, Lou Reeden taldeko partaidea); Kenny Wollesen (perkusioa); Chris Lightcap (kontrabaxua); Jamie Saft (organoa); eta noski, euskal musikariak ere, ez dira falta; Dani Perez (Kitarra) eta Jon Piris (Kontrabaxua).

Zerrenda eta ezaugarri hauekin halako disko biribila ateratzea, Hiriak (Ted Hawkins soulmanaren omenez) edota Albert Einsteinen Mihia bezalako abesti zoragarriak lortzea. Hemen ikus dezakegu, Fermin Muguruzak bere Euskal Herria Jamaika Clash diskoarekin lortu zuen euskararen mundializazioaganako bide irekiera hori (eta modu txikiagoan Kepa Junkerak eta bere Hiri), Ordorikak diska honekin sendotu egin duela. Hain beharrezkoa dugun euskal kulturaren hedapena.

Azkenik, kronikarekin amaitzeko eta Tracklist-ari bide egin aurretik, kantautoreak eta Jon Pirisek, bakarrik, egingo duten gira aiptau nahi dut. Hauek dira datak:  abenduaren 15an Tafallan, abenduaren 16an Getxon (kontserbatorioan), abenduaren 20an Donostian (Egiako Gazteeszenan), abenduaren 30an Usurbilen, urtarrilaren 5an Durangon, urtarrilaren 26an Gasteizen eta otsailaren 2an Tolosan.

Nire aldetik espero dut, Egian Egiaz blogeko arduradunak, 20an emango den kontzertuan egotea eta beraien orrialdean haren kronika egitea. Azkenik Tracklist-a:

01.-Lera zakurraren balada. 03:19

02.-Ibaia. 03:37

03.-Hondartza galduan. 05:46

04.-Hiriak. 03:58

05.-Esku biak. 05:47

06.-Albert Einsteinen mihia. 03:24

07.-Giozabalda. 04:39

08.-Ez da itzuliko. 04:00

09.-Berak entzungo ez duen kantua. 05:15

10.-Enbaxadorenhodeiertzean. 04:40

11.-Izen zaharrak. 02:28

~ by gauekoargia on December 9, 2006.

One Response to “Ruper Ordorika Memoriaren Mapan”

  1. itxura ona dauka honek

Leave a Reply