Euskararen Etxea

Urte berriarekin batera post berri ere badator, liburu baten kritika. Sarreraren izenburuak adierazten duen bezala, Pello Salabururen Euskararen Etxea liburuko kritika. Saiakera bat eskaintzen digu filologo honek; gazteentzako, euskararen auzi anitzei buruzko, gutun irekia.
Liburuak bere barne gorde egiten ditu tesi asko eta horien artean: “Euskara arriskuan dago”. Eta hala argudiatzen du euskaltzain oso honek; bere belaunaldikoek Frankismoaren jazarpenetik at jarri behar zuten euskara. Hizkuntza deus ez zen momentuan, jai herrikoietan bakarrik hitz egiten zen momentuetan, geure hizkuntza honen hiritartze prozesua ahalbidetu egin zuten “hizkuntzaren militanteekin”. Literatura jaio zen orduan (bai, jaio), standardrizazioa eman eta ikastolak sortu. Hauek izan ziren haien lorpenak, baina lorpen horiek galtzen ari dira. Lorpen horiek, gaurko egunean, kostu bat sortzen dute gizarteko maila askotan.
Umeek, etxean euskara ikasia izan arren, ikastolara joatean duten mintzo eder hori “ikastolako hizkera” kaskarrarengatik aldatzen dute, hizkuntza ahulduz. Eta ez umeek bakarrik, irakasleek ere hala hitz egiten dute. Eta errua gaztelaniarekiko edota frantsesarekiko (erdal hizkuntzekiko) dugun mendekuntzaren ondorioz. Umeez gain, gazteek ere ahuldu egiten dute euskara gaztelaniarekin uztartzean argot eskax bat sortzean. Bestela ere gizarteak ez du inolako laguntzarik eman. Euskara sinbolo bat bihurtu da eta sinboloekin gertatzen den legez, askotan gainditu egiten dute ordezkatzen ari diren ideia hori. Berdina gertatzen da Durangoko azokarekin. Hiru egunez, euskararen omenez erosten dira milaka liburu, apaletan hautsa hartzen duten liburuak. Berdina gertatzen da ikastola publikoek antolatzen duten jaiekin (Kilometroak, Herri Urrats…), dantzara, edatera eta abarretara joan beharrean, bakoitzaren konzientzia, egun batez euskara eginez, garbitzera joaten direnean. Berdina gertatzen da Euskal Selekzioarekin… Eta berdina… Eta berdina.
Non dago euskararen etxea? Non gordetzen da? Zeinek gordetzen du euskara egokiaren giltza? Gaueko-Argiatik liburu honen irakurketa gomendatzen dizuegu, geure hizkuntzaren norakoak ezagut arazi egingo dizuelako.

Euskararen etxea, euskararen museo alegia. Bilbon, nere auzoan dago