Nosferatu: The Girl in the Red Velvet Swing

Denbora luzea pasa da idatzi nuen azkeneko sarreratik eta espero dut hemendik aurrera maizago idaztea. Orain, jada aipatutako Nosferatu zikloko, zinema kronika batekin uzten zaituztet.           

 Asteazkenero bezala, udalak babesten duen “Nosferatu” zinema edo film zikloak, “Indarkeriaren Belaunaldia” lelopean, emanaldi berri bat eskaini zuen Alde Zaharreko Antzoki Zaharrean. Filmaren izena The Girl in the Red Velvet Swing da, Richard Fleischerrek 1955. urtean zuzendua.

Filma honek XX. mende hasierako gizarte estatubatuar klasista aztertzen du, klaseen artean sortzen diren amodio ezinezkoen bitartez, besteak beste, Standford Whiten istorioa kontatzen digu. Arkitekto hura, 1906. urte inguruan, New Yorkeko gizonik aberatsenetarikoa izan zen. Edozer lor zezakeen gizona, edozein emakume, esate baterako. Hartara, Evelyn Nesbitt ezagutu zuen, amarekin bizi zen korista txiro bat, eta harekin amodio erlazio bat hasi zuen.           

Hala ere, klase diferentziak eta neskaren “maitale” estatusak bikotearen arteko erlazioa usteldu zuen. Baina ez harrek bakarrik, bikotearen bizitzan Harry K. Thaw agertu zen, beste dirudun newyorkar bat. Harrek ere, neskatoaren eskua nahi zuen eta, modu konpultsibo eta psikotiko batean jarraitu zuen Evelyn, ezkontza proposamena onartu zuen arte.           

Gerora, ezkontza bidaian, hasi ziren benetako arazoak. Thaw jaunak, bere emazte berriari tratu txarrak ematen zizkion, White jaunarekin izan zuen erlazioagatik jeloskor. Thaw jaunak ez zuen benetan neskatoarekin ezkondu nahi, White jaun handiari, gehien maite zuena kentzea zen bere helburua. Beste modu batera esanda, White jaunaren gain gelditu nahi izan zuen.           

 New Yorkera itzultzean, ez ziren gauzak baretu. Thaw jaunaren jeloskortasunak gero eta kalte gehiago egiten zion erlazioari, eta bereziki, Evelyn gazteari. Neska bere  senarraren laguntzaileekin ateratzen zen kalera. Haiek neskaren ekintza guztiak kontrolatzen zituzten eta White jaunarekin kontakturik ez zuela baieztatu.           

Hala ere, jatetxe batean, bikotea Stanford Whitekin aurkitu zen. Eta Thaw jaunak bere ezinegona menderatu beharrean, arma bat atera eta arkitektoa hainbat alditan tirokatu zuen.           

Polemika handia sortu zen herrialde osoan. Ez zen ohikoa bi gizon dirudunek, neskato pobre batengatik gatazkan ibiltzea. Eta are gutxiago, neskak senarrak egin zizkionak jasan ondoren, epaiketan, haren alde ateratzea. Harrek, hots, Evelynek bere senarraren alde testigantza ematea, izan zen Thaw jauna heriotza zigorretik salbatu zuena. Hori bai, ez zen aske gelditu, eroetxe batean sartu zuten, bere emazteari dirurik utzi gabe. Hartara, neska antzerkigintzara itzuli zen zabu gorri baten gainean antzeztera, bere bizitza aurrera ateratzeko asmoarekin.

~ by gauekoargia on March 27, 2007.

Leave a Reply